Jokoaren garapena
12-16 urtetako gaztetxo elebidunei zuzendutako euskarazko aplikazio mugikor bat egin nahi
da, kirol praktikan oinarrituz, nerabeak, balioetan hezteko helburuarekin. Internet bidezko
Liga sistema baten bitartez, gazteak jokatu eta lehiatu, lehiatuko dira baina hezkuntza
parametroen arabera garatzen dela bermatuz.
Rol-Jokoak
• Jokalaria: Arauak bete, arbitroaren erabakiak zalantzan jarri gabe eta kirolaren bitartez
lagunak egiten saiatu.
• Entrenatzailea: Taldea garbi lehiatu dadin saiatu eta jokalari guztiei aukera berdinak
eman.
• Arbitroa: Epaile nagusia lagundu eta haren lanaren zailtasunak bizi, neutraltasun eta
inpartzialtasunez.
• Gurasoa: Seme-alabak animatu, parte hartzaile guztiak errespetatuz eta guztion
esfortzua txalotuz.
Profilaren aukeraketa pantaila nagusia
Liga moduko jokoa prestatuko da.
3. Mailatik hasi, “Champions”-a (4 maila) irabazteko helburuarekin.
Liga, guraso, arbitro, jokalari edo entrenatzaileena izan daiteke.
Jokalari bakoitzak lau rol desberdinetatik pasa beharko du. 4 liga desberdinak irabazi beharko
dira garaile izateko.
Galdera eta puntu-kopuru Quiz-sistema
Banakako galderak egingo dira, Quiz formatuan.
Gai esparru bakoitzeko 4 ezagutza-maila egongo dira, ondorengoak:
3. Maila
2. Maila
1 Maila
Champions-a
Maila bakoitzeko 20 galdera egingo dira.
Erantzun zuzen bakoitzeko 3 puntu eskuratuko dira.
“Izar” erantzun bakoitzeko 10 puntu eskuratuko dira.
Maila bakoitza gainditzeko gutxienez, 60 puntu eskuratu beharko dira.
Ginkanak
Quiz motako galderez gain, “Aparteko frogak edo Ginkanak” egongo dira. Hauetan, jokoak,
erronkak proposatuko dizkie jokalariei.
Erronka hauen bitartez, domina edo “badget” delakoak eskuratu ahal izango dira.
3 dominek “bizitzak” edo ondorengo abantailak eskuratzeko aukera emango dute:
• Galdera bat oker erantzutean, berriro erantzuteko ahalmena.
• Puntu gehiago eskuratu ahal izateko, beste jokalariei desafioa botatzeko ahalmena.
Norgehiagoka edo erronkak
Quiz motatako galderetan, jokalari bakoitzak gainontzekoei desafioa bota ahal izango die.
Norgehiagoka edo erronketan, Quiz galderetako batei lehen erantzuten duenak, ohiko 3
puntuak eskuratu beharrean, 6 eskuratuko ditu.
Liga sailkapenak
Parte–hartzaileak , ondoko irizpideen arabera, sailkatuko dira:
• Mailaren arabera
• Profilaren arabera
Lehen Mailaren 24 irabazleak, “Kirol-balioen” Champions-a jokatzeko eskubidea izango dute.